XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
URTARRILAUrtarrilak 3
JESUSEN IZEN SANTUAJesusen Izen santua, nahiz eta Elizaren hasieratik aitortua eta deitua izan, XIV. gizaldian hasi ziren haren liturgi ospaketak.
Bestalde, Jesusen izenaren gurtza Sienako Bernardino doneak eta haren ikasleek zabaldu zuten Italia eta Europa osoan zehar.
XVI. gizaldian, berriz, liturgi festa bezala sartu zen Elizan.
Eta 1530ean Klemente VII. Aita Santuak frantziskotar Ordenari eman zion, lehendabizikoz, Jesusen Izen santuaren ofizio-ospaketa egiteko baimena.
Jesusen izenera belaun guztiak makur bitez zeruan, lurrean eta lurpean, eta mihi guztiek aitor bezate: Jesu Kristo Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.
zure Seme bakarra
gizon-emakume guztien Salbatzaile ezarri
eta Jesus izenez deitzea nahi izan duzu;
iguzu, lurrean Haren izen santua goresten dugunok
Bera pozez ikus dezagula zeruan.
onar ezazu zure Semearen izenean egiten dizugun eskaintza;
badakigu, Berak hala agindu zigulako,
izen horren bitartez eskatutako guztia lortuko dugula.